ZER DIRA?

  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak herritarrek gizarte zerbitzuekin duten lehenengo harremana dira, eta banakako eta kalitatezko arreta eskaintzen dute. Era berean, detekzio, balorazio, diagnostiko eta esku-hartze zentro nagusia izatea da euren helburua, baita eskari guztiak artikulatu eta koordinatzeko bidea izatea ere.

    Gizarte Zerbitzuen helburua biztanleriaren ongizatea bermatzea da, mendekotasuna baztertzea eta autonomia gizarteratzen laguntzea. Oinarrizko gizarte zerbitzuak jarduteko erabilera eta diziplina anitzeko unitateak dira. Gizarte langileak osatzen dituzte eta langile horiek izango dira eskaera edo gizarte arazo konkretuen aurrean erreferentziazko profesionalak.

  • NORK ERABIL DEZAKE ZERBITZUA?

    Bermeon erroldatuta egon eta bertan bizi diren herritar guztiek erabil ditzakete zerbitzuak.

  • NORK EMANGO DIZU ARRETA?

    Gizarte langile emango dizu arreta. Bera izango da zure erreferentzia. Lehenengo kontaktua berarekin izango duzu eta informazioa eta orientazioa eskainiko dizkizu zuk azaldutako beharrizanen arabera.

  • NORA JOAN BEHAR DUT?

    • Gizarte zerbitzuak Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren bidez kudeatzen dira. Areiltza kaleko 4an daude bulegoak.
    • Hitzordua aurretiaz eskatu behar da: telefonoz (94 617 91 60) edo bulegoetara hurreratuz.
    • Lehenengo hitzordua eskatzen duten pertsonei gehienez ere 15 eguneko epearen barruan emango zaie arreta.