• Eusko Jaularitzak zerbitzu hau eskaintzen du, adineko pertsonaren , bere familiaren eta ingurukoen lasaitasunerako. Izan ere, zerbitzuak modu independentean bizitzen laguntzen du, botoi gorriaren bestaldean norbait beti edukitzeak ematen duen segurtasunarekin.Tresna sinplea da, eta erabiltzailearen telefono-lineara konektatuta dago. Horrela, egunean 24 ordutan eta urteko egun guztietan, etengabeko arreta ematen du.


    Nori zuzenduta dago?

    • 65 urtetik gorako pertsonak mendekotasun-egoeran edo mendekotasun arriskuan daudenak.
    • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
    • Urritasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala edo buru-gaixotasuna daukaten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.
    • Sozialki baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak.