Mendekotasun ebaluazioaren bitartez eduki daitezkeen baliabide edo zerbitzuak:

  • FAMILIEN BARRUKO ZAINTZETARAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

    Aldundiaren nahia da arauak eta dirua ezartzea zaintzaile informalen arloa antolatzeko. Izan ere, zaintzaile horiek inoren laguntza behar dutenen senideak izaten dira, eta laguntza behar duten ahaideak egoitzetan sartzea ekiditen dute.

    • Prestazio ekonomiko honen onuradun izan daitezke mendekotasuna aitortuta duten pertsonek.
    • Mendekotasun egoeratik eragiten diren zaintze lanak laguntza behar duen pertsonaren ohiko bizilekuan egitea
    • Zaintzaileak eman beharreko laguntza eta arta, eta bere prestakuntza, egoki izan daitezela laguntza behar duen pertsonarentzat, honen mendekotasun graduaren eta mailaren arabera
    • Laguntzeko banakako programak prestazio ekonomiko hau zehaztu behar du
    • Legalki bizi behar dira estatuan eta hala egin behar izan dute bost urtez. Bost urte horietatik bi eskabidea aurkezten den dataren aurreko urteak izan beharko dira.
    • Prestazioa jasotzeko eskabidea aurkezten den unean Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar da.

    Zaintzaile ez profesionalak bete beharreko baldintzak:

    • 18 urte baino gehiago izan behar ditu.
    • Estatu espainiarrean legalki bizi behar da.
    • Onuradunaren ezkontidea izan behar du eta/edo haren ahaidea (odolekoa, ezkontzazkoa edo adopzio bidezkoa, hirugarren ahaidetasun maila arte).
  • EGUNEKO ZENTROAK

    Besteren laguntza behar duten adineko pertsonak euren ohiko gizarte eta familia ingurunean bizi dira ondoen. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu egiten ditu bide horretan laguntzen duten zerbitzu, baliabide eta prestazioak. Eguneko zentroek eginkizun hori betetzen dute. Dagoeneko egoitzen ordezko zerbitzu eraginkor eta baliagarriak dira. Eguneko zentroetara joaten diren adinekoak euren etxean eta gizarte-inguruan bizi dira, eta zentroetako profesional kualifikatuek behar dituzten laguntza eta zainketa guztiak ematen dizkiete.

    Zeintzuk baldintza bete behar dira eguneko zentroan sartzeko?

    • Eguneroko jarduera gehienak egiteko laguntza behar duen pertsona izatea. Osasun- eta gizarte-egoeren baremoekin neurtuko dira ezintasun fisikoa eta ezintasun psikikoa)
    • 60 urte baino gehiago izatea
    • Bizkaian erroldaturik egotea.
    • Hurbileko pertsonaren baten laguntza izatea, Eguneko Zentroan ez dagoenean arreta egokia bermatuta edukitzeko
    • Europako Batasuneko kide den estatu bateko naziotasuna izatea
    • Ez dira eguneko zentroetan onartzen osasun-laguntza berezi berezia behar duten pertsonak, hau da, bitarteko espezializatuak edo zainketa asko behar dituztenak; ohetik altxatu gabe betiko egon behar dutenak, eta etxean tratu txarrak jasaten dituztenak.

    Nola eskatu behar da eguneko zentroko plaza?

    Sartzeko oinarrizko baldintzak betetzen badira, interesduna edo haren ordezkaria erroldatuta dauden edo benetan bizi diren udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan hartuko da informazioa eta egingo dira eskabidearen izapideak.  Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean aurkez daiteke eskabidea, behar bezala beteta eta izenpetuta. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eskatzailearen osasuna, egoera eta gaitasun ekonomikoa aztertuko ditu

    Interesduna onuradun dela erabakitzen bada, Bizkaiko Foru Aldundiak eguneko zentroko plazaren kostuaren zati bat ordainduko du, eta erabiltzaileak gainerakoa ordaindu behar izango du. Behar beste baliabide ekonomiko baditu, onuradunak eguneko zentrora sartzeko aukera izango du, baina plazaren kostu osoa ordainduko du.

  • ALDI BATERAKO EGONALDIAK EGOITZETAN

    La Diputación Foral de Bizkaia ofrece la posibilidad de estancias temporales en Residencias por un periodo aproximado de un mes.

      Bizkaiko Foru Aldundiak aukera ematen du egoitzetan hilabete inguruko egonaldiak egiteko eta bi arrazoi-motagatik eska daitezke:
    • 1. Adinekoa gehien zaintzen duen pertsonak atsedena behar duelako. Horrelakoetan 15 egun eta hilabete bitarteko egonaldiak eskatu daitezke.
    • 2. Zaintzaile nagusia edo beraren ardurapeko pertsonaren bat larrialdian edo gaixorik dagoelako. Horrelakoetan 15 eguneko egonaldia eskatzen da baina hiru hilabete arte luzatu daiteke.  

    Nortzuk eska dezakete aldi baterako egonaldia egoitzan?

    • Oro har, 60 urtetik gorako pertsonak dira, eguneroko jarduera nagusietan (oinez ibili, jantzi, garbitu...) laguntza behar dutenak baina aldi batez laguntzarik gabe aurkitzen direnak, gehien zaintzen duten pertsona kanpoan edo gaixorik dagoelako.

    Nola eskatu behar da aldi baterako egonaldia?

    Interesatuak berak edo beraren ordezkariak tramitatu behar du aldi baterako egonaldiaren eskabidea, erroldaturik dagoen herriko udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo bestela Bizkaiko Foru Aldundiko Adinekoen Zerbitzuan bertan.

    Zaintzaileak atsedena hartzeko egiten bada eskabidea, eskatutako egonaldiaren hasierako eguna baino hilabete lehenago aurkeztu behar da. Eskabideak erregistroan sartzen diren hurrenkera berean emango dira plazak.

    Egitarauan lehentasuna ematen zaie larrialdiei; hau da, zaintzaile nagusia ospitaleratu edo bat-batean gaixotzen bada, beraren ardurapeko adinekoari lehentasunez emango zaio plaza. Hala bada, kasua larrialditzat jotzen denean, adinekoa berehala sartuko da egoitzan, organo eskudunak baimena eman eta gero.

  • EGOITZA IRAUNKORRA

    Bizkaiko Foru Aldundiak, egoitzen sare oso baten bidez, aukera ematen die inoren laguntza behar duten adinekoei, bizileku berri bat izateko, baldin eta pertsona horiek, gaixotasun edo ezintasunen bat dela-eta, beren ohiko ingurunean, etxean edo familian lortu ezin dituzten zaintza bereziak behar badituzte.

    Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzen foru sareko egoitza batera sartzeko bete behar diren baldintzak

    • Hirurogei (60) urte beteta edukitzea eskabidea aurkezten den egunean
    • Honako hauek salbuetsita egongo dira baldintza hori betetzetik, Adinekoak Baloratzeko Batzorde Teknikoak horretarako aldeko txostena emanda: berrogeita hamar (50) urte beteta daukaten pertsonak, baldin eta mendekotasun-egoera aintzatetsita badaukate eta, egoera pertsonal edo sozialarengatik, 60 urtekoen edo gehiagokoen pare hartu ahal badira
    • Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea
    • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezten denean
    • Inoren laguntza behar duen pertsonaren kalifikazioa edukitzea

    Nola eskatu behar da egoitza bateko plaza?

    Interesdunak mendekotasun-egoera aitortua ez badu, prozedura bere udalerriari eta erroldako helbideari dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hasiko da; kasu horretan, aitorpen eta ebaluazio horiek aldi berean egin behar izango dira. Eskatzaileak mendekotasun-egoera aitortua badauka egoitza eskaera bere udalerriari eta erroldako helbideari dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo Gizarte Ekintza Sailean zuzenean egin ahal izango du. Hala ere, eskaerak egin daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako beste edozein bidetik.

  • MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO FORU EGOITZEN ZERBITZUARI LOTURIKO PRESTAZIO EKONOMIKOA.

    Egoitza zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoaren helburua da egoitza pribatu batean ematen den zerbitzuak sorturiko gastuak ordaintzen laguntzea, bai egonaldi iraunkor baterako denean, bai aldi baterako egonaldia denean.

    Nortzuk dira prestazioaren onuradunak?

    • Prestazio ekonomiko honen onuradun izango dira mendetasuna duten adinekoentzako foru egoitzen zerbitzu publikoan leku baten onuradun direla onartua duten pertsonak, aldi baterako egonaldikoak izan nahiz egonaldi iraunkorrekoak izan.
    • Era berean, prestazio honen onuradun izango dira Pertsona Ezinduen Zerbitzuko itxarote-zerrendan daudenak, mendekotasuna duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonentzat zentro batean sartzeko zain.
  • Ze pertsona dago mendekotasun-egoeran?

    39/2006 Legea, abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonei autonomia pertsonal eta laguntza gehiago emateari buruzkoa, bere 2.2 artikuluan mendekotasuna azaltzen du era honetan: Mendekotasuna egoera iraunkor bat da eta, egoera horretan, adinaren, gaixotasunaren edota ezintasunaren ondorioz autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala faltan edo guztiz galduta izateagatik, pertsona batzuek beste pertsona baten edo batzuen laguntza edo laguntza handiak behar dituzte eguneroko bizitzan oinarrizko jarduerak egiteko eta, adimen ezintasuna edo buruko gaixotasuna daukaten pertsonen kasuan, bestelako laguntza batzuk behar dituzte euren autonomia pertsonalerako .