Etxez Etxeko Zerbitzua, zerbitzu komunitario eta integrala da, osasun psikikoa, fisikoa eta gizarte ongizatearen arloan zailtasunak dauzkaten eta bakarrik bizi diran pertsonei zein familiei zuzenduta dago, beraien familia eta gizarte ingurunean bizitzen jarraitzeko behar daben autonomia sustatuz.
Etxez etxeko zerbitzuak onuradunari laguntza eman behar dio, berak bakarrik edo familiaren beharreko laguntzarekin egin ez ditzakeen jarduerak egiteko, bere gaitasun propioen garapena suspertuz eta bere menpekotasunaren maila handitu gabe.
Zerbitzuak eskaintzen dituen funtzioak batez ere etxeko lanak egiteari eta herritarrari eta norberaren atentzio pertsonalari dagozkie:
Atentzio pertsonala, laguntzak honakoetan datza:
- Higiene pertsonala
- Ohetik jaikitzeko eta eserlekutik altxatzeko
- Janzteko, biluzteko eta jateko
- Erabiltzailearen elikadura kontrolatu
- Medikuak agindutako botika sinple baten administrazioaren kontrola eta jarraipena, erabiltzaileak ez balu beharrezko bermearekin egingo lukeen senitartekorik edo gertuko inor edukiko
- Elkarrizketa eta erabiltzailearekin komunikazioa
- Ohizko zaintzialeari lagutnza emotea
- Koordinazio mediku eta erizainarekin
Etxeko Laguntza,laguntzak honetakoetan datza:
- Egunero kontsumitzen diren elikagaiak eta artikuluak erosi
- Janaria prestatu etxean (dagokionean, ezarritako dietaren arabera)
- Erabiltzailearen arropa garbitu
- Etxea garbitu eta txukundu, garbiketa sakonak ez dira barne sartzen
- Oinarrizko gestioak egin, besteak beste: pentsioa kobratu, kontu bat ireki ordainketa helbideratzeko
- Medikuenera lagundu
- Antolaketa ekonomikoa eta familiarra
- Laguntza integratzeko eta sozializatzeko.
NON ESKATU
Etxez etxeko zerbitzua Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan eskatzen da. Zerbitzuan interesaturik egonez gero, Gizarte Langilearekin hitz ordua eskatu.