Gizarte Heziketarako esku -hartze Taldea (GHET), Bermeoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara atxikitako zerbitzu bat da. Gizarte Hezitzailez osatua. Gizarte Zerbitzuen 12/2008 legeak eta 124/1996 Foru dekretua , Abenduaren 17koak adierazten dauan bezala :
“Gizarte, familia edota erkidego ezegokietan bizi diren adingabekoen gabezia pertsonalak, afektiboak, famili, heziketa eta gizarte premiak arindu edo asetzea eta halako gabeziarik izan ez dadin aurreneurriak jartzea, eta, gainera, adingabekoen ongizatea sustatzea euren nortasuna bete-betean garatu ahal dezaten. Hori guztia adingabekoaren eta beraren familiaren aldeko gizarte-hezkuntzako ekintzaren bitartez lortu behar da”.
NOLA ETA NOREKIN EGITEN DAU LAN GHET ZERBITZUAK?
Esku-hartzea,adingabea oinarritzat hartuta bere familia sistemarekin lan egiten da . Honetaz gain adingabeen testuinguruan diharduten baliabide ezberdinekin koordinazioa mantentzen da sare lana bultzatuz .
Familiekaz egiten dan esku-hartzeaz gain, lan komunitarioa ere egiten da . Bai gurasoekaz eta bai herriko ikastetxe ezberdinekaz ikasgela barruan programa ezberdinak aurrera eroanez .