Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena.
Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da eta ezin da ez bahitu ez atxiki ez betebeharren berme gisa eman.
Pentsio motak: Bi daude: zahartasunekoa eta ezintasunekoa.
Nor izan daiteke onuradun? Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioaren onuradun izateko betekizun hauek bete behar dira:
- 1. Eskabidea aurkeztu aurretik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea (hau egoitza-baimena duten atzerritarrek, errefuxiatuek eta aberrigabekoek ere bete behar dute).
- 2. 65 urte beteta edukitzea edo, gaixorik egonez gero, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak minusbaliodunentzat aintzatetsita edukitzea eta lan egiteko erabat ezindurik egotea.
- 3. Oinarrizko betebeharrak asetzeko ez berak ez familiak sarrera nahikorik ez izatea. - Eskatzaileak bere beharrizanak asetzeko nahikoa sarrera ez duela ulertuko da egutegiko urtean beretzat jasotzen dituen sarreren zenbatekoa (errentak, ordainsariak, pentsioak edo dena delakoak) pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada (bizi den etxebizitzaren balioa ez da zenbatuko). Eskatzailea familia unitate batean bizi bada, unitatearen per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izan behar da.