• Genero indarkeria egoerak bizi dituzten emakumeei premiazko laguntza-baliabideak eskaintzen zaizkie. Horrela, gizarte-langilearen bitartez, beraien beharrizanei egokitutako baliabideak izango dituzte eskura: arreta psikologikoa (Zutitu zerbitzura bideratuta), laguntza ekonomikoak (Eusko Jaurlaritzakoa eta Lanbidekoa) eta beharrezkoa bada, indarkeria jasaten duten emakumeei GOVAk eskaintzen dien laguntza ekonomikoa ere izapidetzen da.

    Laguntza-zerbitzu onena emateko, Bermeoko oinarrizko gizarte zerbitzuek beste zerbitzu batzuekin koordinazioan lan egiten dute; emakumeen aurkako indarkerian esku hartzen duten eragileekin, hain zuzen ere.


    AZAROAK 25



    Egun horretan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Egun hori ospatzeko Bermeoko Udalak zenbait ekintza antolatzen ditu:

    Azaroaren 25ean, kontzentrazioa egiten da, eguerdiko 12:00etan, Goiko Plazan. Bertan, adierazpen instituzionala irakurtzen du alkateak. Ekintza horretan herriko ikastetxeak parte hartzen dute, ikastetxe bakoitzean landutako ekintzekin.