• Helburua


    Norgehiagokarik gabeko araubidearen arabera emango dira laguntzok, garapenean nahasmenduak dituzten edo halakoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat, hartara ahalik eta osokien integra daitezen umeok beren familietan, eskolan eta gizartean, eta ahalik eta gehien gara dezaten beren autonomia pertsonala.



    Honako baldintza hauek betetzen dituzten umeak:

    • 1. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
    • 2. Epearen barruan aurkeztea eskaera,edo Arreta Goiztiarreko Zerbitzura bideratua izatea arreta eskaintzeko banan-banako programaren ebazpenean.
    • 3. 0-6 urte bitarteko adina izatea.

    Laguntza bat jaso ahal izateko, nahitaezko baldintza izango da Ebaluazio eta Orientazio Taldearen aldeko txosten bat izatea, arreta goiztiarrerako laguntza jaso beharra ezartzen duena eta halako laguntzara bideratzen duena.