Azkenengo urteetan Bermeoko Gizarte Zerbitzuak asko aldatu eta garatu dira. Eskaintzen ditugun programa eta baliabideak hainbat egoeratan eskuhartzeko aukera ematen digu. Horrekin lotuta, ezinbestekoa da azpimarratzea Gizarte Zerbitzuak ez daudela egoera zail eta gatazkatsuei bakarrik erantzuteko, ez horixe, Gizarte Zerbitzuak herritarrok gure bizitzan izan ditzakegun egoera askori erantzuteko ere badaude. Zentzu horretan, Gizarte Zerbitzuek, arazoa sortu baino lehenago sortzen diren egoeretan ere eskuhartzen dute, hau da, PREBENTZIOAren alde lan egiten dugu.